XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Egoera honek bera ere alargun baten alaba zen Josefa Arriolarekin harremanetan hastera eraman zuen. Eleiz deiak bukatu ondoren ezkontzea erabaki zuten, zama ahalik eta hobetoen eraman eta Jainkoak ematen zizkien haurrak hazteko konpromezuarekin.

Hasteko, aurreko ezkontzaren ondorioz Ignaciori ondasunak eta eskubideak hobetu zitzaizkion, baina bere aitaren etxean bizitzeko baldintzarekin, garai haietan alarguna baitzen. Etxe eta mahai berean izan behar zirenez eta batak besteari lagun egin behar zionez bakoitzak ahal zuen neurrian egin behar zuten lan.

Aita errespetuz tratatu behar zuen, gaixotasunean zaindu eta hileta ere ordaindu egin behar zion hiltzean. Era berean Ignaciok hiru anai zituen, eta lehenengo kontratuan horiek zaintzeko hitza eman zuen ohea eta beste gauza batzuk ere ordaindu behar zizkielarik ezkontzen ziren neurrian.

Momentu horretara arte ongi bete zuen bere hitza, familiako guztiek adierazi zuten bezala beraien artean zegoen armonia ona zen-eta. Kontratu berrian bide berean jarraitzeko hitza eman zuen bikoteak.

Ama alarguna eta anaiarekin bizi zen Josefak ondorendo hau eraman zuen dote gisa: 8ko 2 dobloi eta material berri batzuk, bi ohe bakoitza bere fundarekin, bi kutxa, mahaiohial batzuk, bi ezpain-zapi, estainuzko pitxer bat eta bi plater, arto anega bat, laia batzuk, aitzur bat, jorrai bat, arraztelu bat eta igitai bat. Hauek material guztiak Pazko Egunean eman behar zituen ezkontza berrira.

Beste batzutan beste norbaitekin elkarbanatu beharrak konpromezu batzuk zalantzan jarri edo beste aldeak betebeharrak bertan behera uztea ekartzen zuen. Hau 1798an Rafaeli gertatutakotik datorkigu.